Arboliz landetxea Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan dago, Bizkaiko kostaldean, harribitxi natural bakarra da Euskal Herrian, Bizkaiko bihotzean. Ibarrangelun bertan, Laga eta Laida hondartzak ditugu.
Ez galdu ikusteko eta bisitatzeko dagoen guztia.
Atal honetan, Arboliz landetxearen inguruan bisitatzeko leku batzuk baino ez dituzu aurkituko, bisitatu gure bloga eta handik ibilbideen, herrietara egindako bisiten, ibilbide gastronomikoen eta abarren berri emango dizuegu.
Gaztelugatxe bisitatzeko tiketa ateratzeko weberako lotura TICKET_GAZTELUGATXE
Casa Rural Arboliz
Gure ingurunea, ez ezazu galdu.
Ibarrangelu
Ibarrangelu Bizkaiko lurralde historikoan dago, Busturialdeko eskualdean, Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Laida eta Laga hondartza bikainekin.
Altxor ugari ditu; Atxarreko San Pedrotik dagoen Urdaibaren panoramika, San Andres elizaren XVI.mendeko egurrezko galga polikromatua.
Nekazaritzarekin lotura estua duen herri bat, Ibarrangeluk ondare historiko garrantzitsua du, ... informazio gehiago

Laga hondartza
Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan eta Ogoño (279 m) lurmuturraren alboan kokatuta dago Lagako hondartza, Ibarrangeluko udalerrian.
Bizkaiko kostaldeko hareatzarik ederrenetakoa dugu. Urre koloreko harea fineko dunek osatzen dute hango paisaia.
574 metro luze den hondartza itsasoari irekita dago eta hala, surflari asko joaten dira bertara, olatuak hartzera. Uretako beste zenbait kirol ... informazio gehiago
Laida hondartza
Ibarrangelu Bizkaiko herrian dago Laida hondartza, Urdaibaiko Biosfera Erreserban.
Ia kilometro bat luze den hareatza Mundakako itsasadarrean dagoen hondartzarik handiena da. Urre koloreko harea mehea du eta bertan, jarduera ugari egiteko aukera dago; besteak beste, windsurfa, piraguismoa eta bela. Halere, aparteko aipamena merezi du surfak. Izan ere, hondartzaren aurrean dago Mundaka... informazio gehiago

Urdaibai Biosferaren Erreserba Naturala
Urdaibai naturgune izugarri ederra eta askotarikoa da, horregatik UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuen 1984an. Oka ibaia Oiz mendian jaiotzen da, eta itsasadar bihurtzen da Mundakara iristean. Eguneko une desberdinetan ikustea gomendatzen dizugu, itsasbehera eta itsasgora ikusi ahal izateko.
Gaztelugatxeko San Joan
Gaztelugatxe bisitatzeko tiketa ateratzeko weberako lotura TICKETa edo SARRERA_GAZTELUGATXEra
Paraje eder hau Bermeo herrian dago, eta badu erakartzen zaituen zerbait.
Uhartea eta lurra lotzen dituen eskailera malkar eta luzea erronka bihurtzen da edonorentzat. Egiazki dituen mailen kopuruari buruzko hainbat bertsio daude, baina guztia... informazio gehiago

Jarduerak Urdaibaien
Ur Urdaibai Kanoa-alokairua, piraguak, surf eta multiabentura. Kayak eta piraguismoa ikastaroak
Hegaluze Itsasontzian paseoak, zetazeo begiztatzea Bermeotik
Ekoetxea Euskadiko biodibertsitate gunea
informazio gehiago
Hegaluze Itsasontzian paseoak, zetazeo begiztatzea Bermeotik
Ekoetxea Euskadiko biodibertsitate gunea
informazio gehiago