EnglishCastellanoEuskeraFrenchCatalan Galego

Laga Hondartza

Playa de Laga

Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan eta Ogoño (279 m) lurmuturraren alboan kokatuta dago Lagako hondartza, Ibarrangeluko udalerrian.

Bizkaiko kostaldeko hareatzarik ederrenetakoa dugu. Urre koloreko harea fineko dunek osatzen dute hango paisaia.

574 metro luze den hondartza itsasoari irekita dago eta hala, surflari asko joaten dira bertara, olatuak hartzera. Uretako beste zenbait kirol egiteko aukera ere badago, bela eta piraguismoa, esaterako. Ausartenek Ogoñotik egiten dute salto, parapentean.

Halaber, Lagan, hainbat zerbitzu daude erabiltzaileen eskura: Dutxak, komun publikoak, aldagelak, etc. Horrez gainera, sorosleak eta hondartzainak egoten dira hondartza zaintzen. Bestalde, autoa uzteko aparkaleku handia, taberna, jatetxea, pasealekuak eta aisialdirako guneak ditu hareatzak inguruan.

Aipatzekoa da ere ISO 9001 (kalitatea) eta ISO 14001 (ingurumenaren kudeaketa) ziurtagiriak lortu dituela.

Laga Hondartzako Argazkiak

Arbolizeri buruz

Casa rural Arboliz

Arboliz Landetxea, Euskal Herriko lehenengo Landetxea 1998ko otsailean zabaldua, guztiz berritua. Urdaibaiko Erreserba Naturalean, Bizkaiko kostaldean .

Leer más...