EnglishCastellanoEuskeraFrenchCatalan Galego

Laida Hondartza

Playa de Laida

Ibarrangelu Bizkaiko herrian dago Laida hondartza, Urdaibaiko Biosfera Erreserban.

Ia kilometro bat luze den hareatza Mundakako itsasadarrean dagoen hondartzarik handiena da. Urre koloreko harea mehea du eta bertan, jarduera ugari egiteko aukera dago; besteak beste, windsurfa, piraguismoa eta bela. Halere, aparteko aipamena merezi du surfak. Izan ere, hondartzaren aurrean dago Mundakako olatu ospetsua eta hala, mundu guztitik surflariak etortzen dira bertara, taula besapean, olatuak hartzera.

Bestalde, ongi hornitutako hondartza dugu Laida. Sorosleak eta hondartzainak egoten dira ingurua zaintzen. Zerbitzu ugari ditu gainera, dutxak, komun publikoak, aldagelak, oinak garbitzeko guneak, bizikletazaindegiak, etab. Hareatzatik gertu, autoa uzteko tokia, tabernak eta jatetxeak daude.

Bizkaiko hondartza honen beste berezitasunetako bat zera da: Hango urak ez dira oso sakonak eta haurrek bainua hartzeko aproposa da erabat. Halaber, hondartzak erdian duna ederra dauka, eta handik, itsasadarraren bista paregabea daukagu, Izaro irla atzean duela.

Horrez gainera, ISO 9001 (kalitatea) eta ISO 14001 (ingurumenaren kudeaketa) ziurtagiriak jaso ditu Laidako hondartzak, arlo horietan egindako lanagatik.

Laida Hondartzako Argazkiak

Arbolizeri buruz

Casa rural Arboliz

Arboliz Landetxea, Euskal Herriko lehenengo Landetxea 1998ko otsailean zabaldua, guztiz berritua. Urdaibaiko Erreserba Naturalean, Bizkaiko kostaldean .

Leer más...